Maila nagusikoa Iruritan, infantil mailakoa Donezteben. Aurtengo infantil mailako laxoa txapelketako txapela Doneztebe C taldeak jantzi zuen joan den urriaren 20an jokatu zen final nagusian. Denetara sei jardunaldi jokatu ondotik, Doneztebeko Bearzana pilotalekuan egin zen azken saio erabakiorra, eta Doneztebe Ck 9 eta 6ko emaitzarekin garaitu zuen Oizko taldea. Bi horiek izan ziren lehendabiziko bi talde sailkatuak.
Irabazleen taldean Aurelio Bertiz, Joseba Grazenea, Unai Sapuppo eta Josu Inda aritu ziren. Azpitxapeldunen taldean, berriz, Oitzekin, Ibai Iribarren (Lander Mindegiaren ordez aritu zen), Laurendi Zelaieta, Jon Jaen eta Andoni Saldias aritu ziren.
Txapelketan parte hartu duten bertze bi taldeak ere ez dira urrutikoak, biak ere, doneztebarrak baitira: Doneztebe A eta B. Talde hauetan aritu diren jokalariak, ondoko hauek izan ziren: A taldean, Josetxo Ezkurra, Jon Andiarena, Mikel Grazenea eta Emilio Zabala aritu ziren. Eta Doneztebe B taldean, berriz, Xabi Ibarrola, Unai Arroz, Andoni San Martin eta Borja Arregi.