Euskal departamentuari buruzko erreferendumaren aldeko sinadura bilketa

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Batera plataformak kanpaina berria abiatu du euskal departamenduari buruzko erreferendumaren aldeko sinadurak biltzeko. Orain arte 30.000 bildu ditu, baina herri galdeketarako bertze 16.000 behar ditu. Otsaila arte, eta beraz, herriko hauteskundeak arte, hainbat lekutan sinatzen ahalko da, adibidez, heldu den asteburuan, Baionan egiten den Lurrama, Iparraldeko laborantzari buruzko ferian. Saratarrek herriko etxean egin dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun