Tokiko ardi-arrazei buruzko mintegia egin zen urriaren 18 eta 19an

Artxibokoa 2007ko urriaren 31

Artzaintzaren segida kolokan dagoela ondorioztatu zuten mintegian. TTIPI TTAPA

Lotutako akordioez arduratzeko lan talde iraunkor bat sortu zen

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik, hemengo ardi-arrazekin lan egiten duten artzainak herrian bildu ziren duten jardunari buruz eztabaidatzeko. Hiru gai aipatu zituzten nagusiki: lehenik, haien arteko harremana bultzatzea eta lurralde bakoitzeko antolamendua eta funtzionamendua ezagutzea, ondotik, lurralde bakoitzak dituen problemak azaltzea, eta azkenik, artzaintzaren egoera aztertzea, eta etorkizunari begira hastapeneko norabide komunak finkatzea. Mintegia bukatzean, lan talde iraunkor bat sortu zuten lotu zituzten harremanez eta egitasmoez arduratzeko. Agerian gelditu zen arazo nagusietakoa artzaintzaren segida eta belaunaldi berrien erakartzea izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun