Bertze urte batez giro ederrean joan zen urriaren 6anBeintza-Labaiengo Itturrondo elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Urriruko besta. Inguruko artisauen lanen erakusketa, herritarren arteko arpan apostua eta aizkora apostua, Zubietako joaldunen joan-etorriak... Zer ikusi eta zerekin gozatu izan zuten herritarrek eta bertara hurbildutakoek. Ilunabarreko aretze-jateak ere jende andana erakarri zuen. Afalondoa nahiko luzatu zitzaien zenbaitzuei Jalisko Band taldearekin gaupasa izan baitzen, eta ondotik ere bestak segitu baitzuen. Hurrengo urteko bestaren esperoan gelditu beharko orain.