Maiatzeko uholdeen kalteak moldatzeko laguntza jasoko dute Ezkurra, Eratsun eta Saldiasek

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

15.371, 19.661 eta 13.956 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren

Maiatzeko uholdeek eragindako azpiegitura kalteak moldatzeko dirulaguntza jasoko dute Ezkurra, Eratsun eta Saldiasko Udalek. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioak emandako laguntzak gastuak bere osotasunean ordainduko ditu.

Ezkurrako Udalak 15.371 euroko dirulaguntza hartuko du, Olaldetik Oletara doan bidea eta Baztanea etxearen ondoko pareta moldatzeko. Eratsungo Udalak 19.661 euro jasoko ditu, Iruñarriko errepikagailua eta bidea moldatzeko, alde batetik, eta Asurako bidea konpontzeko, bertzetik.

Saldiasko Udalak, azkenik, 13.956 euroko laguntza hartuko du, Urrutiña eta errotako bideak moldatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun