Aurtizko San Martin bestak azaroaren 8tik 11ra

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Argazkian iazko trikitixa jaialdiko partaideak ageri dira. Besta hauetan ere euren saioa eskainiko dute, larunbatean. TTIPI TTAPA

Larunbat arratsaldean aizkora apostuak izanen dira

Ortzeguna 8
Besten hasiera
16:30ean txupinazoa. Segidan herriko txistulariekin kalejira.
17:00etan haur jokoak, eta ondotik txokolatada.
20:30ean tortila patata lehiaketa Aurtizko pilotalekuan. Ondotik berendu-afaria eginen da tortilekin eta sari banaketa lehenengo hiru tortila hoberenentzat.
Afalondoan mus txapelketa Aurtizko elkartean eta jarraian triki-pandero-joare-bertso-poteoa.

Ortzirala 9
Herritarren Eguna
Goizean argisoinuak herriko txistulariekin.
12:00etan Aurtizko gazteen arteko herri kirol desafioa.
14:00etan herri bazkaria Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Joxe Angel akordeoilariarekin.
00:00etatik aurrera REYES DE JALISKO mariatxiak, eta jarraian JOXE ANGEL akordeoilariarekin dantzaldia.

Larunbata 10
San Martin bezpera
Goizean argisoinuak herriko txistulariekin.
11:30ean pilota partidak Burriñene I eta Burriñene II, Mixeltene eta Errandeneren aurka.
17:00etan trikitixa jaialdia.
18:30ean aizkora apostua: A. Erasun-A.Mindegia/ A. Olano-R. Castro. Miel Mindegia kanako egurra mozten eta Kenari Erasun bi 35 ontzakoa mozten.
00:30etik aitzinera gaupasa IZOTZ taldearekin.

Igandea 11
San Martin Eguna
Goizean argisoinauk herriko txistulariekin.
11:00etan Meza Nagusia San Martin Donearen ohorez. Ondotik dantzariak eta gero luntxa herriko elkartean.
Atsaldean txintxon lehiaketa Aurtizko elkartean.
Ondotik dantzaldia JOXE ANJELekin bestei akabila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun