Bertizko partzuergoak, Udalak eta Ulibeltzak elkarteak antolatuta, sukaldaritza ikastaroak egiten ari dira herrian. Urrian hasi eta abendurarte luzatuko dira. Otzegunero Ulibeltzak Elkartean izaten dira. Irakasleak Haizea Luzuriaga eta Lourdes Montoia dira, Donamariako Bentako sukaldariak. Guztia ondo joaten bada, patzuergoaren esanetan, urtarrilletik aitzinera berriro ikastaroa martxan jarriko da.