Urriaren 23an urtero urriruan egin ohi zuen bezala, Jose Manuel Zugarramurdi Xako Paretazaharrera joan zen uso ehizara. Goiza bertan pasa zuen, uso ehizarako giro askorik ez bazegoen ere, lagunekin hizketan. Eguerdi partean etxera zetorrela, bere autoa bidetik atera eta amildegi batetik erori zen. Arratsaldean etxekoak bere falta somatzen hasi ziren eta bere sakeleko telefonoan inork erantzuten ez zuenez, berarekin zeuden ehiztari lagunei deitu zieten eta ilunabarrean, herriko jende talde haundi bat atera zen bere billa. 23:00ak aldera, bi herritarrek harrapatu zuten bere autoa eta bera barruan hilda. Xako herrian aunitz inplikatzen zen gizona genuen: duela urte batzuk herriko alkate izan zen, baita ehizako juntako presidentea ere. Gaur egun herriko abesbatzako partaidea zen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!