Antzakaitz Kultur Taldeak antolatuta egun ederra pasatu zuten herriko haurrek BKZn

Jaione OTXANDORENA 2007ko urriaren 31

Eskolako gaztetxoak ederki ibili ziren BKZrekin. TTIPI TTAPA

Zaharrenak Arraioztik Bertizera jautsi ziren rafting eginez

Urriaren 13an ateraldia antolatu zen herriko haurrentzat, 3tik 12 urte bitartekoentzat, hain zuzen. Goizean zaharrenak bakarrik joan ziren autobusez BKZk Narbarten duen aterpera, eta bertan beharrezkoak ziren jantzi eta materialak hartu ondoren, berriro ere autobusez, Arraiozera joan ziren. Arraioztik Bertizko natur parkeraino raftingean jautsi ziren, taldeka banatuta gidari baten laguntzaz. Eguerdi partean berriro ere Narbarteko aterpera joan ziren eta bertan bazkaldu zuten. Arratsaldean, gazteenak elkartu zitzaizkien eta Bertiz Abentura Parkera joan ziren guztiak tirolina egitera. Arratsaldeko zazpiak aldera berriro herrira itzuli ziren, guztiak pozik abenturaz betetako eguna pasa egin baitzuten elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun