Izaskun Ariztegi eta Lurdes Galarregi arpanlariak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Nafarroako txapeldun izan ondotik, Euskal Herriko Nesken Arpanlari Txapelketa jokatu zuten Basaurin Pilarika Egunean. Ez zuten hagitz saio ona egin, eta laugarren postua eskuratu zuten, txapeldunek baino 24 segundu gehiagoko denborarekin. «Orain atsedena hartuko dugu, heldu den irailera arte ez dagoelako txapelketarik. Udaberri aldera hasiko gara berriz entrenatzen» aipatu digute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun