348 uso harrapatu zituzten usazaleek Usategietako Igandean

Joseba OLAGARAI 2007ko urr. 31a, 10:55

Patata Tortilla txapelketako irabazle guztiak elkarrekin. Aurten 10 sari eman ziren: lehenbiziko hiru tortilla hoberenei, tortilla txarrenari, eta janzkerarik onenari, kategoria bakoitzean. Saria zen

Arrakasta handiz egin zen Patata Tortilla Txapelketa urriaren 13an

Denboraldiko pasarik handiena izan zen urriaren 21ean, Usategietako Igandean. Eguraldi ederra eta ipar haizea lagun, 29 dozena uso harrapatu zituzten sareetan. Jende andana ere hurbildu zen Iharmendiko gainera besta eguna aprobetxatzera. Ez zen inor damutu, paraje ederraz gozatzeaz gain, usazaleak lanean ikusteko aukera izan zelako –eta guttitan izaten da horrelako aukerarik—. Arratsaldean herrira jautsi zen besta, haurrentzako jolas eta tailerrekin. Magia ikuskizuna, musika, eta jan-edateko aukera izan zen frontoian, Altxatak paratutako ostatuan. Urteroko zozketan, hiru sari zozketatu ziren. Lehendabizika (12 uso bizirik) Sunbillako Mikel Bertizentzat izan zen. Bigarrena (Herriko Ostatuan bi lagunentzako afaria) eman gabe gelditu zen, 1961 zenbakiarekin. Eta hirugarrena (kanpin denda) Landaburuko Bordako Aitor Danborienak eraman zuen. Antolatzaileak gustura gelditu ziren egunak izandako martxarekin.

Patata Tortilla Txapelketa arrakastatsua

20 taldek parte hartu zuten III. Patata Tortilla txapelketan, 13 talde helduetan eta zazpi gazteetan. Arratsalde partetik giro polita izan zen frontoi bazterrean, eta partehartzaileen ingurura kurioso parrasta hurbildu zen, zer gisako tortillak egiten zituzten ikustera. Epaile lanetan Anttonio, Pakita eta Julen aritu ziren. Eurek erabaki zuten tortillarik hoberenak eta txarrenak zein izan ziren. Nesken Txaranga batek bazterrak alaitu zituen afaldu aitzinetik. Afaria frontoian bertan egin zen, txapelketako tortillekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun