Teknologia berriei buruzko ikastaroak Leitzan eta Lesakan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 31

Cederna-Garalur Elkarteak berriro ere Hurbildu IKTetar@ programa paratu du abian emakumeentzako eta adinekoentzako. Kasu honetan, Leitzan eta Lesakan eginen dira, Amazabal institutuan eta Cedernak Alkaiagan duen egoitzan, hurrenez hurren. Guztiak ere dohainik izanen dira. Leitzan bi ikastaro eskainko dira eta Lesakan, berriz, bakarra. Lesakan eta Leitzan bietan emanen direnak tailer tematikoak izanen dira eta azaroaren 26tik 30era eginen dira. Interesatuek 11 tailer izanen dituzte aukeran eta izena ematean horietatik hiru aukeratu beharko dituzte. Hiru hautatuenak aste horretan emanen dira. Lesakan emakumezkoei bideratuak 09:30etatik 11:30era izanen dira, eta adinekoentzakoak, berriz, 11:30etik 13:30era. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko 948 625122 telefonora deitu beharko dute Bortziriak aldekoek. Leitzan, berriz, arratsaldez eskainiko dira eskolak: adinekoentzako 16:30etik 18:30era eta emakumeentzako 18:30etik 20:30era. Zalantzarik izanez gero edo izena emateko, 639900318 telefonora deitu behar da.

Horrez gain, Leitzan bertzelako eskolak emanen dira azaroaren 12tik 23ra. Informatikaren hastapenaren inguruan izanen dira: 16:30etik 18:30era adinekoentzat eta 18:30etik 20:30era emakumezkoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun