Aurtengoan, beste urte batez, arrakasta handikoa izandu da aretze-jatea. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu egun hau antolatzen lanean ibili diren guztiei. Izan ere, batzuk lanean pasatzen dute egun guztia, goiz-goizetik hasita, besta ongi ateratzeko. Afaria ez ezik, herri kirol eta artisauen erakustaldia ikusgarriak izan ziren eta Zubietako joaldunak ere hor ibili ziren herria alaitzen. Azken urte hauetan ohitura bihurtu den egun hau galdu ez dadin, segi ezazue horretan, herriak eskertzen dizue eta!
Herritar batzuk