Errekako pilotariek hainbat partida jokatu zituzten joan den aste hondarrean. Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, benjamin mailako partidak jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan. Benjamin mailan, Erreka A taldeko Haritz Narbarte eta Eloy Garciak 18 eta 11 irabazi zioten Erreka Bko Iñaki Maylin eta Mikel Lanari. Erreka C taldeko Oier Berasategi eta Julen Indak 18 eta 14 irabazi zioten Zugarralde C taldeko Andres Unzue eta Martin Venturari. Alebin mailan, Erreka C taldeko Imanol de Ruedak eta Josu Mitxeok 16 eta 18 galdu zuten Erreka D taldeko Daniel Moran eta Javier Saldiasen kontra. Erreka A taldeko Jon Belarra eta Julen Juankorenak 18 eta 15 irabazi zieten Erreka Bko Julen Retegi eta Mikel Retegiri eta infantil mailan, Errekako Jon Mikelarena eta Jokin Hualdek 3 eta 18 galdu zuten Esteribarko Ander Santesteban eta Tristan Gailen kontra. Kadete mailan, Erreka A taldeko Julen Altxu eta Josu Telletxeak 4 eta 22 galdu zuten Zugarralde Cko Iñaki Arrizabalaga eta Iñaki Bernabéren kontra. Jubeniletan, Errekako Mikel Goñik eta Ugutz Zelaietak 3 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko Valencia eta Artuch-en kontra.
Nafarroako klub arteko txapelketako partidak ere jokatu ziren segidan. Lehen mailako senior kategorian, buruz buru, Errekako Aritz Anguitak 7 eta 18 galdu zuen Oberenako Josu Iruritaren kontra. Eskuz binakako partidan, Errekako Joseba Babaze eta Iñaki Etxegaraik 11 eta 22 galdu zuten Oberenako Xabier Etxeberria eta Mikel Antxoren kontra.
Errotxapean finaletik kanpo
Errotxapeako eskuz binakako txapelketako finalerdietan ez zuten suerterik izan Errekako ordezkariek. Lehen finalerdian, Errekako Imanol Mitxelena eta Alain Ezkurrak 12 eta 22 galdu zuten Paz Zigandako Telletxea eta Berrogiren kontra. Bigarrenean, Errekako Iñaki Iribarren eta Unai Urrutiak 8 eta 22 galdu zuten Larraungo Armendariz eta Galartzaren kontra. Beraz, finalean ez da Errekako bikoterik izanen.
Huarteko lau terdiko txapelketan, Errekako Joseba Madariaga aranztarrak 22 eta 12 irabazi zion Gipuzkoako Arrizabalagari. Markel Etxebeste beratarrak aldiz, 14 eta 22 galdu zuen Atxotegi gipuzkoarraren kontra. Lizarrako lau terdiko txapelketan, azkenik, Errekako Xabier Carrion lesakarrak 14 eta 18 galdu zuen San Migueleko Diezen kontra.