Bart gauean hilik agertu da 67 urteko sunbildarra, J.M.Z.E, Iruribietako pista ondoko amildegi batean, Sunbillako Donaiatzu inguruan. Sunbildarra ehizian ibili zen atzo eta bere desagerketaren berri bere ehizi lagun batek eman zuen arratseko 20:30ak aldera Sos Navarraren 112 zenbakian. Izan ere, J.M.Z.E. bere gibeletik abiatu zen Sunbilla aldera, bakoitza bere ibilgailua gidatuz, baina oraindik ez zen etxera ailegatu. Sakeleko telefonora deituz ere, ez zuen erantzuten.
Honela, Nafarroako Emergentzia Agentziak bilaketa lanak antolatu zituen. Oronoz-Mugairiko suhiltzail eek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak parte hartu zuen bilaketa lanean, Sunbillako zenbait bizilagunekin batera.
Zoritxarrez, gaueko 23:15ean topatu zuten ibilgailua, 70 metroko amildegi batean eroria eta barnean, sunbildarraren gorpua.