Urriaren 9an Maria Kutz osasun kontseilariak gripearen kontrako txertaketa kanpaina aurkeztu zuen eta aldi berean, adineko pertsona eta eri kronikoentzat, neumoniarena. Aipatu kanpaina urriaren 15an hasi zen eta azaroaren 16 arte iraunen du. Gripearen aurkako txertaketaren efikazia aipagarria da, izan ere, 2006-2007 kanpainan gripea jasan zuten pertsonetatik %96,4 txertatu gabe zegoen eta txertoa jarria zutenen %3,6ak soilik pasa zuen eritasuna.
Nafarroako Osasun zerbitzuko osasun zentroetan eta mediku kontsultetan informazioa eskaini eta txertaketarako hitzordua erreserbatzen dute. Gripearen kontrako txertoa udazkenean jartzen da eta 60 urtetik gotiko pertsonentzat eta arrisku populazioarentzat zuzendua dago: eri kronikoak; aspirina tratamendu luzea egiten duten 6 hilabete eta 18 urte artekoak; eri etxeetako eta zahar etxeetako langileak; zaintzaileak eta eri kronikoekin bizitzen direnak; polizi, suhiltzaile eta hezitzaileak; eta txertoa hartzean konplikazioak izateko arriskua dutenak.
Osasun departamentuak 120.000 dosi eskuratu ditu 2007-2008 kanpainarako. Departamentuaren helburua 60 urtetik goitikoen eta arrisku faktoreko taldeen %70eko kobertura lortzea izanen da eta arreta berezia eskaini die instituzio itxietan lan egiten duten pertsonei eta osasunbidean lan egiten dutenen %75era iritsi nahi du.