26 urterekin Xorroxin irratiak behin betiko egoitza berria estreinatu du Elizondoko Aita Donostia karrikan. Xorroxin Irratiak Erratzuko eskolatik emititzen hasi zuen bere ibibildea 1981ean eta geroztik, Elizondoko Fortenean, Saskaitz plazan, Iruritako Arribillagan, Elizondoko San Frantzisko Xabier ikastetxeko etxe-eskolan ibili da, beti ere utzitako lokaletan. Astelehenean, urriaren 15ean, Aita Donostia Karrikan, lehenagoko Albaitaritza enpresak zuen lokalean dago eta lehen aldiz, Xorroxin Irratiak berak erositako egoitza propioa dauka. Leku aldaketak zirela-eta, lan aunitzeko egunak izan dituzte langileek, material eta altzari guztiak bildu eta urduritasun eta ilusioz beterik egoitza berrira egin baitute salto. Leku aldaketa lanetan aritu baldin badira ere, Xorroxinen emanaldiak zintzo-zintzo egunero uhinetan hedatu dira eta gure etxeetako irratietan aditzeko aukera izan dugu.
Heldu den urtean, bazkidetza kanpaina berria abiatzeko asmoa dute gastuei aurre egiteko.