Paxaka liga

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Herriko hiru talde ariko dira aurtengo paxaka ligan, bat lehen mailan, eta bertze biak bigarrenean.
Maila gorenean, Jean Jacques Elizerri Andoni Allirekin arituko da, betiko laguna Mattin Arrietak txapelketetan aritzeari utzi baitio. Azken hamarkadetan Arrietak eta Elizerrik txapel anitz irabazi dituzte, bai Ipar Euskal Herrikoak, baita Frantziakoak ere. Azken urte hauetan Senpereko bikote on batekin final bakan batzuk galdu badituzte ere, paxakako historiako azken 20 urteak marakatu dituzte.
Bigarren mailan arituko direnak zaharrek irekitako bidea segitu nahiko dute, baina horretarako gogor lan egin beharko dute. Bi bikoteek lehen urtea izanen dute txapelketan. Xan Urbistondo eta Matiu Berruetek talde bat osatuko dute, eta Patrik Etxegarai eta Ximun Gartziak bertzea. Liga heldu den igandean hasiko da eta herriko hiru taldeak etxean arituko dira 9:00etatik aitzinera Pleka trinketean. Liga finitzean, kanporaketa zuzeneko txapelketa jokatuko da sailkatu direnen artean. Finala, berriz, otsailaren hondarrean iraganen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun