Joan den larunbatean zortzi hasi zuten denboraldia herriko usategietan. Aurtengoz, aldaketa handirik ez dute egin ehizean aritzen den taldean. Hala ere, langile berri batzuk hasi dira, eta traparen ardura Mattin Pikabearen eskuetan da sasoi honetan. Gaineratiko postuei dagokionez, banaketa hauxe izanen da: Trapagibelean Andde Iribarren, Zokokoan Mixel Errandonea, Errekakoan Patxiku Etxeberria, Harrixuritan Jean Laurent Mitxelena, Larrean Stephane Telletxea, Debalden Claude Etxegarai, Saiberrin Martintxo Agirre, Harrikoan Mathieu Louis, Haitzekoan Joset Lasaga, Orratzekoan Patxiku Arroztegi, eta saretan Koxe Angel Olaizola, Paul Pradere, Paul Errandonea eta Jamattit Irazoki. Azaroaren 4a arte izanen dute iaz atzeman zen uso kopurua hobetzeko, eta epea finitzean pasaia polita bada, denboraldia aste batez luzatuko dute.