Kolpe berria jaso du herriko ekonomiak. Capdevielle lantegia Txinarat eramatea deliberatu du enpresako zuzendaritzak. Horrela, deslokalizazio honen ondorioz, 259 lanpostu desagertuko dira, gehienak Hagetmaun Landesetan, enpresaren lantegi nagusian, eta bertze 26 Senperen. Capdevielle enpresak kanapeak eta sofak estaltzeko oihalak ekoizten zituen. Diru arazoak zirelakoan azken urteetan enpresa osoa Txina alderat eramatea hobe dela iritzi dute zuzendariek, ekonomia hobetzeko.