Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak irailaren 30ean egin zuen bere urteroko besta haundia, eta hala, Kofradiako lau ohorezko kide berriak izendatu ziren: Abel Barriola pilotaria; Josep Mariné i Grau Industria Ministerioko Batzordeko kidea eta Espainiako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko Turismo kontseilukoa, Tarragonako Diputazioko lehendakaria eta bere herriko alkatea izandakoa; Mª Jesus Arnada, Nafarroako Ararteko ohia eta orain Mª Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordea; eta Gregorio Tiberio Lopez, Bideko Andremari Ospitaleko medikua. Irailaren 30eko ekitaldian, Kofradiak ehun bat kilo onddo beltz eskaini zizkien jendeari dastatzeko. Herri kiroletan ere aritu ziren, Zubietako joaldunak ere han ibili ziren, eta Arangurengo Abesbatzak emanaldia eskaini zuen. 90 lagunek bazkaria egin zuten ondotik.