Ttipi-Ttapa Telebista 32. kanalean ikusten da orain Malerrekan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Antena partikularra dutenek telebista bersintonizatu beharko dute, eta antena kolektiboa dutenek anplifikadorea aldatu

Hemendik aitzinera, Ttipi-Ttapa ikusteko telebista aparatuak bersintonizatu egin beharko dira 32. kanalean Malerrekako etxe guztietan. Aldaketa hau egitera behartuta daude joan den astean Nafarroako bi telebista kate autonomikoek, Canal 4 eta Canal 6, Malerrekan ordurarte ttipi-ttapa telebistak erabiltzen zuen frekuentzia erabiltzen hasi zirenetik.

Pisu etxeetan anplifikadoreak aldatu

Antena kolektiboak ez dituzten etxeetan nahikoa izanen da norbere etxeko telebista egokitzearekin. Horrela bada, Ttipi-Ttaparen frekuentzia berria bilatzeko lana, normalki, norberak egiten ahal du. Trebetasun eta pazientzia pixka bat hartuz gero, telebista aparatuak bilatuko ditu etxeko antenatik hartzen diren frekuentziak, eta frekuentzia berriak bilatuak direnean, telebistako memorian gordetzea baino ez zaigu geldituko.

Antena kolektiboa duten etxeetan, ordea, nahitaezkoa izanen da anplifikadore berria jartzea. Horretarako, antena instalatzaileari deitu beharko zaio aholkua eta aurrekontua eskatuz: Bortziriak 948631091; Lizardi 670415720.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun