Arrakasta haundia izan dute aurten ere abiatu diren ikastaroek. Dantza ikastaroan denetara 60 ikasle inguruk eman dute izena, bortz taldetan banatuak adinaren arabera. Azaroa erdialdetik aitzinera seigarren talde bat hasiko da. Azken talde hau plazan dantzatu nahi ez dutenentzat da. Trikitixa eta pandereta ikastaroak ere urtetik urtera arrakastatsuagoak izaten ari dira. Hasiera batean panderoa baldin bazen bietan errege, aurten gehienak trikitixa ikasten ari dira. Taichi ikastaroa, berriz, astean bitan ematen da, astelehena eta asteazkenetan, eta bi taldetan banatua, 18:00etan eta 20:00etan, denetara 25 lagun inguruk eman dute izena.