Antrotokiko gazteek bazkaria egin zuten

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Argazkia: Agurtxane ZUBIETA TTIPI TTAPA

Duela sei urtetik ona, herriko gazteek frontoian dagoen taberna hartzen dute herriko bestetarako. Egun horietan lortzen duten diruarekin, herrian zenbait ekitaldi antolatzeko asmoa izaten dute. Joan den urtean, Korrikako kilometro bat ere erosi zuten, baina lehenik eta behin, tabernan lan egin duten guztiak elkartu eta bazkaria egiten dute.

Aurtengo bazkaria urriaren 6an egin zuten, Itturburu ostatuan, eta ondoren, elkarrekin pasa zuten arratsaldea giro ederrean. Hona hemen argazkia horren adibide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun