Udalak jarritako materialarekin eta auzolanean eskolako haurren gurasoek egindako lanarekin, duela pare bat aste bukatu ziren beheko eskolako portxea edo ataripea eraikitzeko lanak.
Azken ukituak Udaleko langileak egin dituzte eta dagoeneko 3, 4 eta 5 urteko haurrak atsedenaldi garaian bertan egoten dira. Portxea eraiki bitartean, goiko pisuan ere zenbait moldaketa egiteko aprobetxatu zuten gurasoek: solairu zaharra altxatu eta berria jarri, garbiketak egin...