Kultur Egunak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Urtero bezala, Udazkeneko Kultur Egunak antolatu dira. Urriaren 25ean, ortzeguna, hitzaldia izanen da Kultur Etxean. Konposta: zer da eta nola egiten da? izenburupean, Imanol Azpiroz Usurbilgo Udaleko zinegotzia eta San Markos Mankomunitateko lehendakariordea solasean arituko da. Urriaren 27an, larunbata, bertso-afaria izanen da Herriko Ostatuan. Lesaka eta Zarauzko bertsolariak rebantxan arituko dira, Joseba Olagarai gai-jartzailearen erranetara. Afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko Elutsan eta Herrikon. Urriaren 31n, asteazkena, 12:45ean antzerkia izanen da Kultur Etxean, Ino-ino-ino, badator Bonbardino izenekoa. Euskara Batzordeak antolatuta, Udalaren laguntzarekin eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun