Izaskun Ariztegi eta Lurdes Galarregi Nafarroako arpanlari txapeldunak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Behin hasi eta ezin gelditu. Nafarroako neska arpanlari hoberenak herritarrak dira. Bigarren urtez segidan, txapela Etxalarren dago. Joan den San Miguel bestetan Igantzin jokatu zen Nafarroako emakumezkoen arpanlari txapelketan, Izaskun Ariztegi eta Lurdes Galarregi irabazle ateri ziren berriz ere. Joan den urtean baino aunitzez larriago ibili ziren, bigarren gelditu zen bikoteari 9 segunduko aldea bakarrik atera baitzioten. Aipatu digutenez, «inoiz baino urduriago geunden. Joan den urtean txapeldun izateak presio pixka bat eman zigun, eta Igantzin aritzea ez zen erraxa, ezagun eta lagun aunitz zeudelako». Joan den urriaren 12an, Pilarika Egunean, Euskal Herriko txapelketan aritu ziren Basaurin, Bizkaian, baina lerro hauek idazterakoan ez dakigu zer egin duten. Hurrengo alean emanen dizuegu horren berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun