N-121A errepide zatiko obrak zer errana ematen segitzen du. Urriaren 4az geroztik areagotu egin dira auto pilaketak. Izan ere, Berako hiru karrilak akautzen den tokiaren eta Villanuevako bihurgunearen artean seinaleen bitartez bidea txandaka ematen ari dira 8:00etatik 19:00etara eta horrek pilaketak eragiten ditu. Datozen lau hilabeteetan egonen da errepidea mehartua.