Euskararen Eguna ospatuko dute larunbatean Zubietan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 9a

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, larunbat honetan, urriaren 13an, eginen da Zubietan Euskararen Eguna. Horren harira, egun osoko egitarau zabala prestatu dute goizetik hasita. 11:00etatik aurrera herriko artisauen lanak ikusteko modua izanen da, egurra, jertseak, zeramika eta beste gaiak nola lantzen diren. 12:00ak aldera joaldunek herrian barna euren itzulia eginen dute. Eguerdiko 2:30etan herri bazkaria eginen da Zubeldia eta Lizaso bertsolariekin. Arratsaldeko 5etan herri kirolak izanen dira ttikientzako eta arratseko 8:30etik aurrera Lamiak taldearekin dantzaldia izanen da. Egunari behar bezalako segida emateko, gauerditik aitzinera Jalisko Band taldearekin dantzaldia izanen da plazan. Hortik aurrera norberaren esku egonen da noiz arte luzatu besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun