Ttipi-ttapa telebista ikusteko aparatuak bersintonizatu egin behar dira Malerrekan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 9a

Orain arteko ttipi-ttaparen frekuentzia bertze kate batek okupatu du

Aste batzuetan gaizki edo batere ez da ikusi Ttipi-ttapa telebista Malerrekan. Hemendik aitzinera, ordea,Ttipi-ttapa ikusteko telebista aparatuak bersintonizatu egin beharko dira Malerrekako etxe guztietan. Aldaketa honek ez dio afektatuko Bortzirietako herriei, eta kasu horretan, ttipi-ttapa telebista normaltasunez segituko dute hartzen orain arte bezala. Izan ere, duela aste bat eskax, Askingo gainean orain arte ttipi-ttaparena izan den frekuentzia bera bertze telebista kate batek okupatu zuen, eta geroztik ttipi-ttapa telebista arras gaizki ikusi dute Malerrekan. Hala, ttipi-ttapa telebistarentzat frekuentzia berria bilatu zaio, eta horrek ekarri du nahitaezko aldaketa hauek egitea Malerrekako herri guztietan.

Ttipi-ttaparen frekuentzia berria bilatzeko lana, normalki telebista aparatuak berak egiten ahal du. Trebetasun eta pazientzia pixka bat hartuz gero, telebista aparatuak bilatuko ditu etxeko antenatik hartzen diren frekuentziak, eta frekuentzia berriak bilatuak direnean, telebistako memorian gordetzea baino ez zaigu geldituko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun