5 oinarrizko jantzi neskentza

ttipi-ttapa 2007ko urr. 3a, 16:02
TTIPI TTAPA

Txaketoi gurutzatuak

Aurreko urtean hasi zen joera hau aurten finkatuko da. Estua, lepo biribilekoa, motza nahiz trapezio formakoa eraman, modari jarraituko diozu.

Puntuzko soinekoak

Puntuzko soineko itzuli da. Bertsio estua gorpuzkera finentzat egokia bada, ‘oversize’ jertsearen bertsioa izugarri erosoa da.

Lady soinekoak

Mota honetako soinekoak, aldi berean informalak eta ‘chic’ direnak, emakume fashionista nahiz klasikoenak erakarriko ditu.

Berokiak

Neguan krema koloreko berokiak nagusituko dira. Aldi berean klasikoa eta modernoa den gerrikoarekin, luzea eta krema kolorekoa, horrelakoa da denboraldiko joera. Beltza, grisa, kamel eta gorriarekin jazteko aproposa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun