Estanpatuak erruz ikusiko dira. Hala ere, ez dago joera hau mugatzen duen irudi zehatzik. Denbora librerako eta opor garaietarako jantziak dira, Afrikako lore eta animalietan inspiratuak.
Bertzalde, arropari erabilgarritasuna eta erosotasuna emanen dioten ehun inteligenteak nabarmentzekoak dira. Kontzeptu klabea Sportive da. Hala, kaputxak, poltsikoak, kanguroak, logoak eta markak eramanen dira.