Haurren moda

ttipi-ttapa 2007ko urriaren 3a

TTIPI TTAPA

Mutilak

Unibertso informal eta formaletan, ‘College’ kontzeptua izanen da oinarri, iparramerikako fraternidadetan eta ingelesen eskolako uniformeetan oinarritua. Artilea, kotoia, Gales Printzea koadroak, marrak eta efektu jaspeatua duten ehunak nabarmenduko dira. Jantzietan sueterrak, txalekoak eta erronbodun eta marradun buzoak ikusi dira. ‘Music fever’ kontzeptua Punk rock kulturan oinarritzen da eta jantziek grafismo eta estanpatu metalikoak izanen dituzte. Kolorean, gris indartsuak nabarmenduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun