Sport estiloa nagusituko da haurren oinetakoetan, diseinuek kolore eta forma aniztasuna erakutsi. Materialen arteko nahasketak nabarmenduko dira, ehundura eta kolore ezberdinak, jostura apaingarriak, bordatuak eta gainezarritako piezak. Itxitura erabilienak kontaktuzkoak, sokak eta tirak izanen dira. Halere itxitura metalikoak, malguak eta belarri edo hebillak ere eramanen dituzte. Neskei dagokionez ‘bailarina’ eta ‘guillerminak’ ikusiko dira, punta biribil eta zola finekoak.
Materialei dagokionez, larru, sintetiko eta akabatu opakokoak (nobuck, gamuza, antea...). Txarolak, metalizatuak eta narrastien grabatuak dituzten oinetako distiratsuak ere ez dira faltako. Aipatzekoa da zolek moldura eta ehundura ezberdinak izanen dituztela eta honek kolorearen erabilera dakarrela.