Kosmetika ez da emakumezkoen kontua bakarrik, gero eta gizonezko gehiago dira itxura zaintzeko estetika zentroetara joaten direnak. Berriki arte hagitz arraroa zen gizonezkoak kosmetikoak erosten ikustea eta arraroagoa oraindik makillajeak erostea. Beraiek erabiltzen dituzten makillajeak ezberdinak dira, batez ere koloreei dagokionez. Makillajearen helburuak begi zuloak, pikorrak eta distirak desagerraraztea da. Mutilek fakzioak nabarmentzeko eta pikor eta orbanak kentzeko erabiltzen dute, batez ere. Emakumezkoen helburu berdinak dituzte baina makillajea ez da hain deigarria. Aurten kosmetika marka ezagun batek gizonezkoentzako Terrakota hautsa makillajea atera du. Momentuz, gizonezkoak tonu bakarrarekin konformatu beharko dira baina seguru aski, behin probatuz gero, makillaje honekin liluratuta geldituko direla