Hiru joera desberdindu daitezke gizonezkoen oinetaketan. Batetik mozketa garbi eta estilizatuko mokasinak, napa eta antezkoak batez ere. Kolore leunen arteko nahasketek (zuria eta beltza adibidez) itxura moderno, urbanoa emanen diete. Beisak, kremak, grisak eta marroi argiak izan daitezke.
Bertzetik, belarriak edo hebillak dituzten botak eta larru tratatua duten mokasin distiratsuak. Txarolak indar handia hartuko du, kolore beltz, gris eta marroietan, batez ere.
Kiroletako oinetakoen haritik joanen da hirugarren joera, estilo informalekoak.
Botinak edo soka duten oinetakoak ere eramanen dira. Zola sendokoak eta eskuz egindakoen itxura izanen dute. Larru urineztatuak, tindatuak, anilina eta antezkoak ikusiko dira. Marroi tonuak nahasita izanen dituzte oinetakoek.