Gizonezkoen moda

ttipi-ttapa 2007ko urriaren 3a

TTIPI TTAPA

Denboraldi berriko joera izanen da hori kolorea. Beltzarekin (negu honetako kolore nagusia) horiak hagitz ongi konbinatzen du eta beroki, zapi eta kamisetatan ikusiko da.

Baita urre eta zilar kolorea ere. Norberaren esku aukera egitea. Orohar, sport estilo eroso eta dotoreak definituko du gizonezkoen moda. Trajea ere ikusiko da baina informala. Kirol oinetakoekin, artilezko osagarriekin…

Trajea alde batera utzita, sport estiloa nagusituko da txano, galtza zabal, kirol oinetako edo kolore biziko jertseekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun