Asteburuko kirol emaitzak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 3a

Ane Gonzalez Vahl, Beti Gazteko emakumeen taldeko jokalari gaztearen heriotzak erabat goibeldu du aste hondarreko kirol jardunaldia. Halere, partida guziak jokatu dira. Futbolean, Bortzirietako bi talde nagusiek garaipenik lortu gabe segitzen dute eta Beti gazte nahiz Gure Txokoa azken postuetan daude. Nafarroako Preferente mailan lehen garaipena lortu du Leitzako Aurrerak. Eskubaloian, garaipenarekin ekin dio denboraldi berriari Magna-BKT eskubaloi taldeak.

Asteburuko emaitzak

FUTBOLA
Nafarroako Preferenten
Aurrera 2 (Urkiola eta Olano) – Urroztarra 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Beriain 2 – Baztan 2 (San Jose eta Mota)
Doneztebe 1 (Josu) – Alsasua 5

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Mariño 2 - Beti Gazte 0.
Gure Txokoa 2 (Eduardo Etxebestek 2) – Santo Tomas Lizeoa 4.

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte 3 (Amaia Eneterreaga, Naiara Trigueros 2)– Touring 0

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Ander Maia) – Hondarribia 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 9 (Andoni Ripedrek 4, Jeremias Perezek 2, Mikel Goienetxek 2 eta Mikel Morcillo) – Behobia 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Oiartzun B 0 - Beti Gazte 5 (Fernando Etxegaraik 3, Miguel Ostiz eta Dani Quesada)
Allerru 4 – Gure Txokoa 2 (Luka Remiro eta Julen Errandonea)

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Allerru 8 - Gure Txokoa 0

Nafarroako infantilen lehen mailan
Baztan 1 - Beti Gazte 1 (Unai Zamorano)
Valle de Egues 4 – Doneztebe 0

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa 3 (Aritz Perezek hiru golak sartu zituen) – Denak Taberna 1

ESKUBALOIA
Emakumeen lehen maila nazionalean
Basauri 17 – Magna-BKT 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun