Burundesako autobusek ordutegi berria dute urriaren 1etik aitzinera

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 2a

Lesakako geltokia lekuz aldatu da

Burundesa enpresak eskaintzen duen Iruñea-Lesaka-Donostia eta Donostia-Lesaka-Iruñea autobus zerbitzuak ordutegi berria du urriaren 1etik aitzinera. Honela astelehenetik ortziralera, goizeko 7:00etan abiatuko da Lesakatik Donostiarako lehen autobusa, 7:15ean izanen da Beran, 7:45ean Irunen eta autobusa aldatu ondotik, 8:30etan iritsiko da Donostiara. Aipatzekoa da, gainera, Lesakan ez dela Plaza Zaharrean geldituko autobusa, Albistur 43ko markesinan eta Bittiria 37 inguruan baizik. Asteguneko bigarren autobusa 8:30an abiatuko da Lesakatik, 8:45ean pasatuko da Beratik, 9:00etan Irundik eta 9:20an ailegatuko da Donostiara. Arratsaldeko 14:45ean Lesakatik abiatzen den autobusa eta hamar minutu beranduago izanen da Beran. Autobusa aldatu ondotik, 15:30ean abiatuko da Irunetik Donostiara 16:00etan ailegatzeko. Iruñetik Irunera doan autobusa berriz, arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Nafarroako hiriburutik, 18:30ean izanen da Oronoz Mugairin, 18:40an, 19:00etan Lesakan, 19:10ean Beran eta 19:30etan Irunen.

Larunbateko ordutegiari dagokionez, Lesakatik Donostiara bi autobus abiatuko dira, goizeko 9etan eta arratsaldeko 14:45ean. Beratik 9:10ean eta 14:55ean pasatuko dira. Iruñetik Irunerako autobusa, berriz, arratsaldeko 16:30ean abiatuko da, 17:00etan Oronoz Mugairin izanen da, 17:10ean Donezteben, 17:30ean Lesakan, 17:40an Beran eta 18:00etan Irunen. Igandetan, azkenik, Iruñetik arratsaldeko 18:00etan aterako da autobusa eta ordu terdi beranduago ailegattuko da Irunera, Mugairin 18:30ean, Donezteben 18:40an, Lesakan 19:00etan eta Beran 19:10ean gelditu ondotik. Gipuzkoa aldetik ateratzen diren autobusei dagokienez, astelehenetik ortziralera bat abiatuko da Irunetik goizeko 8etan; 8: 20an Beran izanen da, 8:30ean Lesakan, 8:50ean Donezteben, 9:00etan Mugairin eta 9:30ean Iruñean.

Gipuzkoatik Nafarroarako autobusak

Donostiatik Lesakarako autobusak, berriz, arratsaldeko 13:30ean eta 19:00etan abiatuko dira Gipuzkoako hiriburutik; 14:00etan eta 19:30ean pasatuko dira Irundik; 14:20an eta 20:05ean Beratik eta 14:30ean eta 20:15ean ailegatuko dira Lesakara.

Larunbatean, goizeko 8:00etan abiatuko da autobusa Irundik, 8:20an pasatuko da Irundik, 8:30ean Lesakatik, 8:50ean Doneztebetik, 9:00etan Mugairitik eta 9:30ean iritsiko da Iruñera. Donostiatik Lesakarako larunbatetako autobusak 13:00etan eta 17:00etan abiatuko dira; 13:30ean eta 17:30ean pasatuko dira Irundik, 14:05ean eta 18:05ean Beratik eta 14:15ean eta 18:15ean ailegatuko dira Lesakara. Igande eta besta egunetan, azkenik, goizeko 8:30etan abiatuko da autobusa Donostiatik; 9:00etan pasatuko da Irundik; 9:20an Beratik; 9:30ean Lesakatik; 9:50ean Doneztebetik; 10:00etan Mugairitik eta 10:30ean ailegatuko da Iruñera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun