Endarlatsa inguruan hogei minutuko bide mozteak eginen dira asteazken eta ortzegunean

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 3a

TTIPI TTAPA

Endarlatsa inguruan N-121A errepidearen lanak direla eta trafiko mozketak izanen dira asteazken eta ortzegun honetan, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentutik jakinarazi dutenez. Zehazki, egunotan leherketak eginen dituzt, bidea zabaldu ahal izateko. Asteazkenean, urriaren 3an, leherketak goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara eginen dira Nafarroa aldean, 70,5 kilometro inguruan. Ortzegunean, urriaren 4an, Gipuzkoa aldean eginen dira leherketak, 72,5 kilometroan eta goizeko 11etatik arratsaldeko 13:00etara. Lan hauen ondorioz, errepidea itxi eginen da zati horietan, hogei bat minutuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun