Makillajea

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Denboraldi honetan bi joera nabarmenduko dira. Batetik look naturala: lur eta zilar tonuak, kolore neutroekin markatutako begiak, ezpain transparente eta distiratsuak... Eta bestetik look sexya: kolore ilunekin markatutako begiak (itsas urdina, morea, beltza...) eta ezpain trasnparente edo ilunak, sentsualak.

Makillajearen oinarriari ukitu nakaratua eman behar zaio. Look naturala lortzeko marroiak eta tonu neutroak erabili. Begiradari argitasuna eman nahi badiozu betazal finkoan urre kolorea eman. Aldiz, itxura sexya lortu nahi baduzu kolore ilunak erabili: itsas urdina, berde iluna, beltza, grisa... Bekainen azpian zuri nakaratua edo distiratsuarekin makillatu argitasuna lortzeko. Betileetako maskara derrigorrezkoa da eta gainera hau nabaria izan behar da. Itxura naturala, osasungarria lortzeko masailetan tonu leunak, arrosak jarri. Eta ezpainei dagokionez, begiak aunitz nabarmendu badituzu, gloss distiratsua eman. Aldiz, ezpainak nabarmentzea gustatzen bazaizu, begirada naturala utz ezazu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun