Koloreak
Grisa izanen da nagusia. Kolore ilunek, ia beltzek, garrantzi handia haruko dute eta, aspaldiko partez, marroiari aurrea hartuko diote. Hala ere, marroia ez da desagertuko, bertze ñabardurak ateratzeko erabiliko da: marroi natural mateak, koñaka, marroi iluna eta beisa.
Kontrasterako, gorria, berdea eta oliba koloreak.
Materialak
Boltsoak erabilgarriak, estilizatuak eta handiak direnez, materialak leunak eta malguak izanen dira. Mate-distira kontrastea belusa eta txarolarekin ikusiko dugu. Krokodiloa modan da berriz ere eta kolore ezberdinetako estanpatuak izanen dituzte.
Formatuak
XXL boltsoen joera ez da gelditzen. Bolumenak eta leuntasunak markatuko dute estiloa. Zimurrak eta tolesturak bezala, diru-zorroaren antzeko formatoak nahiago dira. Neurri guztietako bandolera gurutzatuak ere eramanen dira. Boltso handiak eta luzeak, nagusiki.