Emakumezkoen oinetakoak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Linea argi eta forma arkitektoniko ia eskulturalek, kolore diskretuetan, erakusten dute denboraldiko oinetakoen moda. Napa eta antea, larru distiratsuak, txarolak, kolore bikoitzeko efektuak, krokodilo estanpatua… nagusituko dira oinetako berrietan. Gomazko zola duten bota altuak eta txorkatilarainoko botinak nabarmenduko dira eta botoiak, kremailerak, tolesturak… izanen dituzte. Bota altuek, orkatila arterainokoek, bailarinek eta plataforma duten sandaliek 70. hamarkadako estiloa gogora ekartzen dute. Joera honetan more iluna, gau urdina eta orlegia ikusiko dira, kontrastea eginez baita gorria ere.

Zaldian ibiltzeko bota marroi luzeak, eskuz egindakoak, nabarmendu daitezke eta hauen tonu marroiek koñaka, kaoba eta tonu metaliko diskretuko ñabardurak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun