Joerak
Udazken-neguko joera, arropa estrukturatu eta leunetan igarriko dugu. ‘A’ formako mozketak nabarmenduko dira eta XXL neurrian puntoa eta artilea present daude. Goi mailako jostungintza estiloekin nahasita ‘grunge’ estiloko ukituak ikusiko ditugu. Jantzi batzuk larruekin apainduko dira, benetakoak edota imitaziokoak.
Koloreak
Koloreei dagokionez, grisa, beltz berriak eta urdin degradatuak nagusituko dira, udazkeneko kolore beroak ahaztu gabe. Estilo, material eta estanpatuak aztertuz, udazken-negu honetako moda bete-betean.
Materialak
Artilezko franela:
Klasiko hau betiko koloretan itzuliko da: antrazita, itsas urdina, txokolatea, berdea... Artile eta kaxmirrarekin batera, franela da gailen denboraldi honetan, eta gona, galtza, traje eta berokietan ikusiko dugu.
Artile sotila:
Kaxmirraren ondotik ‘must have’ edo derrigorrezko izaten segitzen du. Orain finduta dator eta hagitz eroriak gelditzen dira.
Larrua:
Bildumaguztietan ageri da larrua, benetako nahiz imitaziokoa, txaleko eta berokietan batez ere.
Distiratsuak:
Zetazko satena, poliesterrezko satena, txarolak eta lakatuak denboraldi honetan indartsu datoz. Ukitu diskretuekin zure estilora egokitu ditzakezu (bufanda, blusa, bolero...) edo baitaa jantzi nagusian ere.