Leitzan da San Mateotako Torneotako azken txapela. Joan den irailaren 23an Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriolak 22 eta 11 irabazi zieten Aimar Olaizola eta Oskar Lasari. Olaizola II.ak eta Lasa III.ak gogor ekin zioten partidari, baina berehala leitzarrek nagusitasuna erakutsi zuten, eta 2 eta 11ko partziala egin. Zortzina berdinduak ere egon ziren, baina hortik aitzinera leitzarren aldera joan zen markagailua. Partida ez zen hagitz peleitua izan, baina azkenean txapela Leitzan. Horrenbertzez, Bengoetxeak eta Barriolak elkarrekin lortu duten bigarren txapela da, Donostia Hiria Torneoan Titin III.a eta Eulateri 22 eta 11 irabazita.