aInoiz baino parte-hartze haundiagoarekin, 134 lagunek egin zuten Berako XV. Mendi Bizikleta Itzulia irailaren 23an. Lehia alde batera utzi eta txirrindulariek hiru ibilbide izan zituzten aukeran: 28 kilometrokoa, 16koa eta 5ekoa ttikienentzat. Ibilbide luzean 98 lagunek parte hartu zuten, tartean Patxi Vila Berako txirrindulari profesionalak; ertainean 12 lagunek; eta haurretan 24k. Itzuliaren ondotik, proban izena eman zutenen artean bi mendi bizikleta zozketatu zituzten. Ttikietan suerteduna Joseba Mariezkurrena izan zen, eta gazteetan Pablo Moncayola. Biek ere beratarrak