Fernando Etxegarai laugarren Zegama-Aizkorri Mendi Maratoian

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Podiumetik bi minutu eta erdira gelditu zen

Podiuma zapaldu gabe, baina sailkapeneko hirugarren postutik hagitz hurbil bukatu zuen Fernando Etxegarai beratarrak irailaren 23an jokatutako Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren seigarren edizioan. Ikusmin haundia sortu zuen hitzorduak eta jende aunitz hurbildu zen ibilbide inguruan.

Laugarren gelditu zen Manttale taldeko beratarra, hirugarrenarengandik 2 minutu eta erdira. Guztira 4 ordu, 6 minutu eta 17 segundotan osatu zuen ibilbidea, Kilian Jornet kataluniarra irabazlea baino 9 minutu eta 18 segundo gehiago.

Munduko Koparako sailkapen nagusirako kontuan hartzen direnak zazpi kanporaketetako lehenbiziko lau denbora onenak izaten dira; baina Zegama-Aizkorriren kasuan lehen sailkatutako hamar gizonezkoen denborak hartu zituzten kontuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun