Larretxea eta Mindegia Nafarroako Lehen Mailako finalean

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Mindegia eta Larretxea, Sunbillan Ramon Latasa irabazi zutenean. Lehen Mailako Aizkolari Txapelketan hauek izanen ditu eskualdeko bi ordezkariak. TTIPI TTAPA

Igande honetan jokatu da Etxarri Aranatzen

Bertze urte batez, Nafarroako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketak eskualdeko ordezkariak izanen ditu: Donato Larretxea aranztarra eta Miel Mindegia Ezkurrakoa. Hauekin batera finalean izanen dira, Floren Nazabal (Etxarri Aranatz), Juan Jose Lopez (Lezaun) eta Jose Juan Barberena (Beruete) ere.

Irailaren 23an Uharteko pilotalekua jendez gainezka zegoela lortu zuten finalerako txartela bortz aizkolariek. Bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar izan zituen. Hiru txandatan banatuta aritu ziren, eta Nazabal eta Larretxeak jaun eta jabe zirela erakutsi zuten. Bi arteko lehian egon zen lehen postua, eta azkenean, guttigatik, baina Nazabal izan zen onena (14:27). Larretxeak 14:35ean bukatu zuen. Hirugarren Lopez gelditu zen (16:20) eta ondotik Mindegia (17:18). Min hartuta egon ondotik lehiaketetara itzuli zen lehenbiziko aldia zuen Ezkurrakoak, eta lan ona egin zuen. Barberena da Etxarri Aranzko finalean izanen den bosgarren aizkolaria (17:57).

Gainerakoan, Sesosiain I.a, seigarren gelditu zen; Vicente zazpigarren; Rekondo leitzarra zortzigarren; Senosiain II.a bederatzigarren eta Kañamares hamargarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun