Iberbanda enpresak banda zabaleko Internet zerbitzua eskaintzen du uhinen bidez. Baina irailaren 5az geroztik zerbitzua hagitz kaxkarra da eta hainbat udaletxe, kultur etxe, enpresa, komunikabide eta partikularrek ezin dute Internet erabili. Iberbandak zerbitzua berriz ere martxan noiz jarriko duen zehazten ez duela ikusita, erreklamazio kolektiboa egiteko deia egin zuten Etxalarko Udalak eta Gizarte Ongizate, Hiri-Hondakin eta Euskara Mankomunitateek. Enpresaren erantzunaren zain, kaltea gero eta nabariagoa da erabiltzaileengan eta dagoeneko Nafarroako Parlamentuan ere Gobernuari arazo honen berri baduen galdera egina da.