Uholdeek kaltetutako Uraundi eta Eltsospeko zubiak berritu dituzte

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Bi toki hauetan zola berritu da zimenta emanez

Maiatzeko uholdeak hondatu zuen Madaria auzorako bidean lanean aritu dira hilabete honetan. Uraundi eta Eltsospeko zubiak berritu dira, zabalduz, bazterretan babesa emanez, eta bi metroko diametroa duen tuboa jarriz. Bi toki hauetan ere zola berritu da zimenta emanez (Uraundin zimenta kanpamentuetako bidegurutzeraino eman da). Lan hauek egin ahal izateko hiru egunez itxita egon da bidea. Gisa berean, gainetako zolan brea emateko intentzioa dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun